2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Egin Beharrekoak

Hona hemen ebaluaketa honetan blogaren inguruan egin beharreko ariketa minimoak:
  1. Google Drive barnean, "INFORMATIKAko ikasleak 2013_2014"  deritzon fitxategia konprobatu eta txarto egotekotan, zuzendu.
  2. Sarreretan (Diseinu barnean, "Entrada nueva"/mezu berria)
    1. Ongi etorria. Zergatik aukeratu duzu gaia, etab.
    2. Bideo bat txertatu, Youtube-tik.Partekatu (Compartir) eta kapsulatu (insertar)
    3. Argazki bat edo aurkezpen bat (slideshare) txertatu.
    4. Audio bat txertatu. Goear orrialdetik hartu, zure gaiarekin bat datorrena. Bertako bilatzailea erabili.
    5. "Enlace" edo estekaren bat txertatu
    6. Sarrera guztietan etiketak txertatu (sarrera bakoitzaren eskumaldean). Minimo hiru sarrera bakoitzeko. 
    7. Zure mahaiko ikasle guztien sarreretan, iruzkin edo komentario bat txertatu. Sarreren azpian, "comentario"/ iruzkina
  3. Eskumako zutabean (Diseinu barnean, "Añadir un gadget"/gehitu gadgeta)
    1. Ikasleen blogen zerrenda gehitu. Banan banan. (Lista de enlaces/ esteka zerrenda). Neurea barne: www.dbh3informatika.blogspot.com
    2. Txertatu HTML/Javascript:
      1. Kontadore bat txertatu.
      2. Erloju bat txertatu.
      3. Egutegi bat txertatu.
      4. Bilatzaile bat txertatu. Begiratu Google drive
    3. Etiketak txertatu. ("Añadir un gadget")
    4. Inkesta bat txertatu, zeuk aukeratutako galdera eta erantzunekin. Bukaera data aldatu. (Bozketa)
    5. Beste bi gadget txertatu. Zeuk aukeratutakoak.
  4. Plantilla edo txantiloia aldatu. (Plantilla/txantiloia barnean, "personalizar")
    1. Koloreak, etab. aldatu.
  5. Goiko partean (cabecera/goiburua) (Diseinu barnean, "cabecera"/goiburua, editatu)
    1. Zeuk aukeraturiko gaiarekin bat datorren izen bat ezarri.
    2. Blogaren deskribapena gehitu (neure kasuan "Ander Deuna ikastolako ikaleentzat zuzenduriko bloga").
    3. Argazki bat txertatu. Aurretik, Photoshop/paint erabiliz, editatu.
  6. Hurrengo egunean gehiago.

2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Txantiloia aldatzen

Heldu da txantiloi edo plantilla aldatzeko momentua. Gure bloga sortzean, txantiloien artean "sencillo" (arrunta) aukeratu genuen.

Gaur, zera egin behar da:

Sar zaitez zure blogaren Diseinuan eta txantiloia aukeratu. Bertan, Pertsonalizatu gainean klikatu eta beste eredu bat aukeratzeaz gain, aurreratua aukeratu eta zenbait aldaketa egin: letra-tipoa, testuaren kolorea,...



Bideo bat txertatzen

Zertarako balio du teknologiak, metodologia aldatzen ez badugu? Hona hemen hausnarketarako balio duen bideo bat:


 Sartu zaitez Youtube, Dailymotion edo Vimeo bezalako orrialdeetara eta bideo bat aukeratu.

Hona hemen bakoitzetik gure blogean txertatzeko bidea:

Youtube: bideoaren azpikaldean Partekatu aukeratu eta gero, kapsulatu (txertatu) aukeratu. Gero, zure blogean, mezu berri batetan HTML-n itsatsi (Ctrl+V)
Dailymotion: bideoaren goialdean Export aukeratu eta gero, embed (txertatu) aukeratu. Gero, zure blogean, mezu berri batetan HTML-n itsatsi (Ctrl+V)

Vimeo: bideoaren goialdean (eskuman) Hegazkina (Share) aukeratu eta gero, embed (txertatu) aukeratu. Gero, zure blogean, mezu berri batetan HTML-n itsatsi (Ctrl+V)

Orain arte egin beharrekoa

Hona hemen gaur arte (apirilak 15) planteatutako ariketak:
  1. Google Drive barnean, "INFORMATIKAko ikasleak 2014_2015"  deritzon fitxategia konprobatu eta txarto egotekotan, zuzendu.
  2. Sarreretan (Diseinu barnean, "Entrada nueva"/mezu berria)
    1. Ongi etorria. Zergatik aukeratu duzu gaia, etab.
    2. Hurrengo mezuan aurkezpen bat txertatu Slideshare orrialdetik. Euskaraz.
    3. Sarrera guztietan etiketak txertatu (sarrera bakoitzaren eskumaldean). Minimo bi sarrera bakoitzeko. Gaur azalduko dut.
    4. Zure mahaiko ikasle guztien sarreretan, iruzkin edo komentario bat txertatu. Sarreren azpian, "comentario"/ iruzkina. Gaur azalduko dut.
  3. Eskumako zutabean (Diseinu barnean, "Añadir un gadget"/gehitu gadgeta)
    1. Ikasleen blogen zerrenda gehitu. Banan banan. (Lista de enlaces/ esteka zerrenda). Neurea barne: www.dbh3informatika.blogspot.com
    2. Txertatu HTML/Javascript:
      1. Kontadore bat txertatu.
      2. Erloju bat txertatu.
      3. Egutegi bat txertatu.
    3. Etiketak txertatu. ("Añadir un gadget")

2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Gadget gehiago txertatzen

Inkesta txertatzea oso erraza da. Diseinuara joan eta bertan Gehitu gadgeta aukeratu. Gero Inkesta aukeratu.

Zure gaiarekin lotura duen galdera bat idatzi eta minimo 3 erantzun. Bukaera data aldatu.


Ea nolako erantzunak jasotzen dituzun!

  • Beste hiru gadget txertatu. Zeuk aukeratutakoak.

Kontadore bat ezarri


Web orri batetan kontadore bat jartzea oso erreza da. Ez da beharrezkoa informatika ikasketa berezirik. Nahikoa da Google bezalako bilatzaile bat erabiltzea. "Contador de visitas" da bilatu behar duguna.

Hona hemen adibide batzuk: contadorgratis ; contadores ; contador de visitas ; contador de visitas gratis ; Contador de visitas gratis ; eta 24log (azken honetan erregistratu beharra dago). Hala ere, badira beste aukera asko (eta askoz hobeak, ziur).

Web orri hauetan, kodigo bat emango zaigu ("Generar codigo" aukeratu eta gero). Aurreko kasuetan bezala, nahikoa da Diseinutik, "Añadir un gadget" aukeratu eta gero, HTML/Javascript aukeran kodigoa kopiatzea.


ORAIN ZEURE KABUZ, ERLOJU BAT ETA EGUTEGI BAT TXERTATU